XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mendeetan zehar arraza-diferentzia horiek erabat desagertu dira.
Dena den,
Gisa honetan, lehenengo hiru kastak
Kastak beti ere
Miseria gorrian jaiotzea ez da injustizia, aurreko bizitzako karma negatibo baten emaitza baizik. Beraz, posible da geroko bizitza batean zoritxarra gainditu ahal izatea.
Indiako Konstituzioan, 1947an Parlamentuak bozkatua, debekaturik gelditu ziren kastak. Baina praktikek eta pentsaerek indarrean jarraitzen dute erabat.
KASTA-SISTEMARI BURUZ ESAN DENA...- Deskastatuen edo ukiezinen existentzia marjinazioaren modu bortitz bat izan da eta da, Ipar Amerikan edo Hegoafrikan beltzek edo Europan inmigranteek jasan duten edo jasaten ari direnaren antzekoa.
- Jaiotzetik beretik, Indiako gizon-emakumerik gehienek desberdintasunik gogorrena jasan behar dute. Kastak eta azpikastak hierarkizaturik daude (3.000 baino gehiago dira azpikastak). Ezkontzak debekaturik izaten dira kasta ezberdinen arteko kideen artean (eta kasu askotan, debekaturik baita harreman soila ere). Kasta baten kide izatea oinordetzaren bitartez transmititzen da.
- Gauza bera esan behar da ofizioetaz ere. Azpikasta gehienak ofizio jakin bati lotzen zaizkio eta horren altzoan jaiotzen direnak zintzoki mantendu behar izaten dute bertan.
- Goitik behera hertsiki ezarrita dago kasta-banaketa: goi-mailako jati edo varna horietako kideak dira behekoekin nahastea errefusatzen dutenak, beti ere beren
- Areagotu egin dira pribilegioak: goi-mailako kastak ongi baliatzen dira behekoen egoeraz. Hau gauza nabarmena da Indian egungo politikaren errealitatean berean. Parlamentariek eragin lotsagabea dute beheko kasten eta azpikasten gainean, beti ere beren onura bilatuz.
- Kasta-sistema hau ederki egokitu zaie kapitalismoaren balore atzerakoienei. Era berean, goi-mailako kasta horietako kideak geroz aberatsago bilakatzen ari dira, eta bien bitartean beheko kastak geroz esplotatuago. Ez kasta-sistema ez eta hinduismoa dira gai gizartearen arazoak (miseria adibidez) konpontzeko.